XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) larba isolatu guztiak eme bihurtzen dira baina larbaren garapena emeren baten ondoan edo ingurutan jazotzen denean ar bihurtzen da larba.

Azken kasu honetan, garapena astiroago izaten da, eta sortzen den alea ziliaduna da, gazte ezaugarriak dituelarik.

Hasieran, emearen tronpari atxekitzen zaio, eta gero, ahotik sartzen da nefridioen tolestura batetan finkatzen delarik.

Tolestura horretan bizitza osoa pasatzen du emearen barne-bizkarroi gisa.

Sexu-determinatzeko modu hau Hamingia generoan gertatzen da ere.

Genero bietako obuluen ernalketa nefridioetan jazotzen da, eta hortxe gelditzen dira garapenaren hasieran zehar.

ONTOGENIA

Zigotoak lakainketa espirala jasotzen du eta larba trokoforo bilakatzen da.

Sipunkulidoen kasuan gertatzen denez, ekiuridoek ez dute metameri seinalerik erakusten garapen osoan zehar.

ECHIURIDA-REN HARREMAN FILOGENETIKOAK.

Har hauek Annelida-ren barnean izan dira sartuak batzutan (azkena, BEKLEMISHEV, 1958-1960, izan da).

Honen zuribideak, hurrengoak dira: - Trokofora goiztiar bien bilakaera berbera.

- Echiurida-ren bilakaeran zehar, mesodermo-banden eta nerbio-kordoiaren segmentazio inzipientea gertatzen dela eta.

- Ketak anelidoenen gisara eratzen dira Echiurida-n.

- Annelida-ren eta Echiurida-ren nefridioak eta zirkulazio-aparatua berdintsuak dira.